Hirugarren mailan eta bakarkako lehiaketan onena izan zen Araitz Altube. Maila berean, baina bikoteka, Mirentxu Amozarrainek eta Eider Altubek jantzi zuten urrezko domina.
Maialen Gallardok, Maialen Diazek, Maite Olidenek, Kimi Lopez de Aretxagak eta Leire Ugartek osatu zuten arrasatearren taldea. Aerodance modalitatean lehiatu ziren eta lehen postuan bukatu zuten.