Operak beste behin konkistatu du Arrasateko Amaia antzokia

Txomin Madina Milikua 2015ko mar. 29a, 11:25

Maitasuna, misterioa eta heriotza uztartzen dituen Pucciniren 'Tosca'-rekin goraino bete zen atzo gauean  antzokia, eta bukaerako txalo zaparradak izan zuen harrera onaren isla izan zen.

Aurretik ere hainbat opera ekarri dituen Ozenki elkartearen lehen ekoizpena da atzo gauean Arrasaten ikusi zen Tosca, eta egindako apustua ondo irten zaiela dirudi: goraino bete zen Amaia antzokia, eta arrasatearrak ez ezik, inguruko herrietako jendea ere erakarri zuen. Ikusleak gustura geratu ziren gainera, eta txalo zaparradak orkestrak bere lana guztiz bukatu aurretik hasi ziren.

Ozenki elkarteko Manu Gallardok positiboki baloratu du ekoizle moduan izan duten lehen esperientzia, eta  operan parte hartu duten antzezle eta abeslarien lana goraipatu du, batez ere Tosca pertsonaia egin duen Amparo Navarrorena eta Scarpia pertsonaia egin duen Alberto Arrabalena. Esan behar da agertokira igo zirenen artean Arizmendi Ikastolako abesbatza ere egon zela.

Udazken aldera Arrasatera beste opera bat ekartzeko asmoa dutela ere iragarri du Gallardok, baina ez daki oraindik kanpoko ekoizpen bat izango den, edo elkartearen beraren produkzioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak