Egubakoitzean jokoan egon zen finalaurrekoan Urkideri 43-57 irabazita, Arizmendi Ikastolako saskibaloi taldeko mutilek Copa Colegialen Erkidegoko txapelketaren finalean sartzea lortu dute. Eskolen arteko txapelketa da Copa Colegial, eta Arizmendik Ointxe Kirol Elkartearen laguntzarekin hartu du parte bertan. Gorka Zurutuza da debagoiendarren entrenatzailea, eta finala apirilaren 17an jokatuko dute Gasteizen, Corazonistas taldearen aurka.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.