Hamar lagun inguru batu dira gaur Kulturaten Arrasate Ahal Dugu-Podemosek egin duen lehen hiritarren batzar publikoan. Batzar informatiboa izan da batez ere; eguaztenean SOS Arrazakeriak Etxaluzen emandako hitzaldia hartu dute berbagai, eta zirkuluko karguen eginbeharrak ere zehaztu dituzte. Irabazi alderdiarekin izango duten harremanaz ere egin dute berba, baina erabakirik hartu gabe. Zehazteke dago oraindik noiz egingo duten hurrengo batzarra.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.