'Arizmendiarrieta100.com' webgunea sarean da, urtemuga ospakizunen harira

Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren sustatzailearen jaiotzaren urteurrenak isla digitala du sarean. Arizmendiarrieta.com-en ospakizunen agenda osoa jaso da eta Arizmendiarrietaren lana eta pentsaera ezagutarazteko tresna izango da. Ospakizunen hasiera ofiziala apirilaren 17an egingo dute, Donostiako Kursaalen Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Donostiak Orfeoiak parte hartuko duten ekitaldian.

Mondragon Zentro Kooperatiboak sortu du webgunea. Historia, Gogoetak, Liburutegia, Agenda, Albisteak eta Multimedia atalak ditu. Jose Maria Arizmendiarrietaren biografiaren mugarriak denbora-lerro baten bidez grafikoki azaltzen dira, modu kronologikoan. Alor tematikoetan sailkatutako bilatzailea ere badago haren pentsamenduaren ildo nagusiak aipu labur eta gogoeten bidez ezagutu nahi duenarentzat.

Liburutegiak, bere aldetik, apaizari buruzko bibliografia osoa eskura jartzen du; eta multimedia atalean, berriz, argazki eta bideoak jaso dira. 

Aldi berean, Twitter, Flickr eta Youtube sare sozialetan kontuak sortu dira zertarako eta webgunearen hedapena zabaltzeko, jende gehiagorengana heldu eta On Jose Mariaren figuran interesaturik dauden pertsonekin hartu-emanak sustatzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.