Mikel Arregi: "Komunikabide handiek Ukraina ekialdetik ezkutatzen dutena kontatu gura dugu"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mar. 24a, 08:25
Mikel Arregi Russia Today kateko saioan, bidaiaren gaineko azalpenak ematen. / Argazkia: Russia Today

Mikel Arregi kazetari arrasatearra Ukraina ekialdera bidean dago, Ibai Trebiño kazetari gasteiztarrarekin batera. 2014ko martxoan gerrak eztanda egin zuenetik urtebete eskas bete denean, bertan bizi den giroaren eta egoera politikoaren berri emateko asmoz joan dira. Bidaian joan aurretik Russia Today komunikabidean elkarrizketatuak izan ziren euren asmoen berri emateko: "Mendebaldeko komunikabide handiek Ukrainatik ezkutatzen dutena kontatzea gura dugu", adierazi zuen Arregik, besteak beste. 

Atzo, astelehena, Yaltan –Krimeako Errepublika da egun, Errusiako barruti federaletako bat–egon ziren; euren lehen helburua da Krimeako Errepublikaren aldarrikapenaren lehen urteurrena bertatik bertara jasotzea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak