Folk gau ederra izan dute Arrasateko gaztetxean

Imanol Gallego 2015ko mar. 22a, 13:00

The Potes arrasaterrak izan ziren gaztetxeko oholtzara igotzen lehenak. Gau berezia zen, Julen heriotaren osteko lehen kontzertua da-eta. Jendeak ez zuen hutsik egin, eta zale nahiz lagunez gain, entzule ugari gerturatu ziren kontzertuaz gozatzera. Etxekoen ostean, Bastards on Parade talde galiziarraren txanda izan zen.

Energia berezia nabari zen gaztetxean, jendeak The Potes taldearen itzuleran egon nahi zuen. Lehen akordeetatik oihu eta txaloekin hartu zituzten arrasatearrak. The Potes ez zen kikildu eta Harro nago bezalako abestiak kantatzeaz gain, ohiko bertsioak ere eskaini zituen. Horrez gain, Julen omenezko En la sombra del banjo kantua ere jo zuten.

Bastards on Parade galiziarrak ere festara batu ziren hasieratik, eta emanaldi bikaina egin zuten. Kontzertuaren amaieran, gau borobilari azken ukitua emateko, potestarrak ostera igo ziren oholtzara eta Bastards on Paraderekin hainbat abesti kantatu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak