Musika eta ipuina batzen dituen opera

Imanol Gallego 2015ko mar. 21a, 18:10

Tabako lehortegiko sekretuak ipuinean oinarrituta, Hannah narratzaileak opera abeslari baten arrakasta eta hondamendia kontatzen du. Opera abeslaria umeei zuzenduta dagoen kontakizuna da, eta ikusle gazteen operarenganako hurbilketa errazten du. Horrez gain, harrokeriaren inguruko hausnarketa ere proposatzen du. Hau guztia musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizun batean.

Fantasiak musikaren beharra dauka eta musikak ahotsarena. Deabru Beltzak eta Tin Pan Alley konpainek kontakizuna fantasia bihurtu dute, eta bide horretan, opera txertatu diote Ausgut Strindberg idazleak sortutako istorioari.

50 minutu iraun dituen antzezlanean gaztetxoek arreta handiz entzun dituzten istorioan zehar sopranoak abestu dituen aria ospetsuak. Askorentzako operaren mundarekin izan duten lehen hartu-emana izan den arren, gustura irten dira Amaia antzokitik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak