Hauek dira adierazpenak jasotzen dituen puntuak:
1. Herrian bizi diren pertsona guztiak dira herritarrak, edonon jaioak direla ere.
2. Herritar guztiok izan behar ditugu eskubide eta betebehar berberak. Eta horretarako lanketa bat egingo da.
a) Pertsona guztien eskubideak bermatzeko.
b) Aukera berdintasuna bermatzeko.
c) Ezberdin izateko eskubidea bermatzeko.
3. Jarrera xenofobo eta arrazistak identifikatu eta salatuko dira.
4. Jendarte kohesionatu eta justu bat eraiki behar da, lehian baino elkartasunean oinarritutakoa, eta aniztasuna beldurrez eta gatazka iturri bezala hartu beharrean, aberastasun iturri bezala hartuko duena.
5. Bide horretan elkarbizitza da gakoa. Horretarako, beharrezkoa da elkar-ezagutza eta elkar-aitortza aitortzea.
6. Herrian dagoen kultura eta hizkuntza aniztasuna aberasgarria da herriarentzat, eta, horiek babestu eta indartzeko lanketa egingo da, betiere, euskara kohesio eta komunikazio hizkuntza bezala aitortuz.