Dragoi taldekoak emaitza onekin itzuli dira Gasteiz Hiria torneotik

Jon Berezibar 2015eko martxoaren 17a

Domekan jokatu zuten Abetxukon Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gimnastek parte hartzen duten torneoa. Mazetan, jubenil B mailan, hirugarren geratu ziren Dragoi Gimnastika Taldeko kideak.

Pilota eta uztai probetan, kadete B mailan Maialen Diaz, Leire Elizaran, Maite Iraeta, Araitz Altube, Haizea Uzarraga eta  Kimi Lopez de Aretxaga 7. geratu ziren eta Maite Oliden, Eneritz Lage, Andrea Hernandez, Alba Revuelta eta  Amaiur Mendizabal 10.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak