Frankismotik gaurdaino emakumeen bizipenen dokumentala erakutsiko dute

Jon Berezibar 2015eko martxoaren 16a

Atzoko enborrak, gaurko ezpalak filma estreinatuko dute martitzenean, hilak 17, Arrasateko Kulturaten, 19:00etan. Ekin Emakumeak eta Ekai Center erakundeek elkarlanean egindakoa da eta hainbat dokumentazio lan egin dute ikus-entzunezkorako. Hain justu ere, dokumentalaren aurretik emango dituzte egindako lanaren zehaztasunak.

Hainbat emakumeren kontakizunarekin, Franskismotik gaur arteko bilakaeraren testigantzak jasotzen dira filman, eskubideen ikuspegitik. Rufina Olasagasti, Pilar Antsoategi, Garbiñe Biurrun, Ino Galparsoro, Nekane Auzmendi eta Merche Agundez dira protagonistak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak