Elurrari aurre eginez Larrea aldeko bost tontor egin dituzte Besaidekoek

Jon Berezibar 2015eko martxoaren 16a

Arabako lautada alderik alde zeharkatzen dihardute Besaidekoek eta asteburuan 7. etapa osatu dute, Narbaxa-Larrea artekoa, hain zuzen, 16 kilometrokoa.

Besaide Mendizale Elkartekoek Araia-Galarreta etapa osatzeko asmoa zuten baina eguraldi txarrak plana aldarazi eta Narbaxa-Larrea artekoa egin zuten. Elurrak mara-mara jardun zuen goialdeetan baina Larrangoiti (1.122 metro), Keixtu Gaba (1155), Ganoño (1177) eta Sekilagako tontorrak jo zituzten, azkenik Burgamendikoa (1132) egin eta Larreara itzultzeko.

Datorren apirilaren 9an hurrengo etapari helduko diote, Araia-Galarreta artekoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak