Musakolako jai batzordearen eskutik olagarroa dastatzeko aukera izan dute gaur, domeka, arrasatearrek. Goxoa omen, eta prestatutako 60 kiloak –200 platertxo– berehala banatu dituzte. Antolatzaileak "oso pozik" daude ekitaldiak izan duen erantzunarekin: "Auzoari bizitasuna emateko antolatu dugu eta uste dut helburua bete dugula. Izandako erantzuna ikusita, datorren urtean ere egin beharko dugu", esan du Iban Goñi auzo alkateak. Platertxoaren bost euroak gastuak estaltzeko erabiliko dituzten arren, ardoagatik batu dutena San Isidro jaiak antolatzera bideratuko dituztela esan du Goñik. Hain zuzen, jaietarako kamiseta berriak ere atera dituzte, eta asko saldu dituzte gaur goizean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.