Korrika 19

Herri olinpiadekin amaiera bikaina eman diote Arrasaten Korrika girotzeko ekitaldiei

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mar. 14a, 13:45

Eguraldiak lagundu ez arren, herritar talde polita elkartu da gaur, zapatua, Arrasateko Biteri plazan. Herri olinpiadak egin dituzte giro ederrean, martxoaren 23ko egun handiaren aurretik Korrika girotzeko ekitaldietan azkena. Antolatzaileak pozik daude ekintzek orokorrean izan duten harrerarekin; egubakoitzean, esaterako, Jai Zale taberna lepo bete zen bertso saioan. Esandako moduan, martxoaren 23an helduko da Korrika Arrasatera, 08:00etan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak