AKEk Aukearekin zituen tirabira batzuen ondorioz, iaz ez zuten txapelketa honetan parte hartu, eta ondorioz 4. mailara jaitsi ziren. Tirabirek oraindik jarraitzen duten arren, aurtengo denboraldian txapelketan parte hartzea erabaki dute. Hala, joan zen aste bukaeran Tuteran jokatu zuten arrasatearrek. Emaitzak hauek izan ziren:
Bakarka:
Jose Miguel Embun - Aitor Magallanes 6-1, 6-4
Javier Sarnago - Eneko Fernandez 0-6, 7-5, (10-3)
Fernando Lorente - Aitor Balzategi 7-6, 6-3
Manuel Gonzalez - Kepa Aranbarri 4-6, 1-6
Jesus Maria Mateo - Sebas Sierra 6-2, 6-4
Bikoteka:
Enbun/Labana - Magallanes/Fernandez 6-4, 1-0 ( lesioaz utzi)
Lorente/Sarnago - Balzategi/Aranbarri 0-6, 6-4, (10-5)
Entrenatzeko ordu gutxi
Tuterara "gutxi entrenatuta" joan zirela azaldu dute tenis elkartekoek. Izan ere, Aukearekin dituzten tirabira horien oinarrian dago "elkarteak entrenatzeko duen ordu kopuru eskasa". Ordu horietatik kanpo entrenatzeko "ordaindu" egin behar dute kirolariek.
Helburua kategoriaz igotzea
Elkartearen helburua kategoriaz igotzea da. "Hurrengo jardunaldietan hobeto ibiliko garela uste dugu", azaldu dute ohar bidez.