Sailkapenean aurrera egin
Hortaz, zaleen laguntza ezinbestekoa izango dute partidua irabazi eta Santoñari aurre hartzeko sailkapenean. Eskubaloi elkarteak hau esan du, ohar bitartez: "Jokalariei animoak eman eta denboraldian zehar egiten dabiltzan esfortzua eskertzeko modua izango da zaleen babesa". Hala, zaleei Oi, oi, oi, Arrasate eskubaloia! oihukatzeko dei egin diete.