Errugbizaleek Mojategi betetzeko ordua heldu da

Jagoba Domingo 2015ko mar. 13a, 12:07

ARTko mutilak defentsan.

Bihar Mojategi betetzeko deia egin dute ARTko mutilek. Bigarren sailkatua, Uribealdea, etorriko da Arrasatera eta etxekoek zaleen beroa eskatu dute ligaren azken txanpa indarrez amaitu eta lidergoa ziurtatzeko.

Denboraldia borobiltzeko eta lehen postua ziurtatzeko berebiziko garrantzia izango dute hurrengo bi partiduak Igor Isasiren mutilentzat. Datozen bi jardunaldietan bigarren eta hirugarren sailkatuen aurka jokatuko dute, eta, lidergoa mantentzeaz gain, liga ia erabakita uzteko aukera izango dute arrasatearrek.
Bihar, zapatuan, 16:00etan, bigarren sailkatuaren aurka neurtuko ditu indarrak Kanpanzar ARTk, eta arrasatear errugbizaleei Mojategi betetzeko dei egin diete. Uribealdea taldearekin hamar puntuko aldea dute etxekoek, eta, zapatuko partidua irabaziz gero, alde nabarmena lortuko dute, azken lau partiduak konfiantza eta lasaitasun handiagoarekin jokatzeko.

Garagardoa zaleendako

Lehen postua ziurtatzea baino gehiago egongo da jokoan, baina; Isasiren mutilek galdu duten partidu bakarra Uribealdearen aurka izan zen lehenengo itzulian, eta 50-5eko emaitzak "min handia" egin zien arrasatearrei. Beraz, Mojategiko norgehiagokak errebantxa kutsua izango du eta jokalariak "oso motibatuta" daudela esan du Isasik. Jokalariei harmailatik bultzada emateko deia zabaldu dute taldekoek, eta jokalariek  garagardoa erosiko dute Mojategira doazen zaleentzako.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak