Arizmendiarrieta kanonizatzeko batzordearen ordezkariak Lehendakariarekin izan dira

Jon Berezibar 2015eko martxoaren 11

Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza

Jose Maria Arizmendiarrieta kanonizatzeko prozesua sustatzen dabilen batzordea Lehendakaritzan izan da gaur goizean prozesuaren berri ematen. Txomin Gartzia, Laboral Kutxako eta batzordearen presidentea, Juan Manuel Sinde eta Javier Retegi egon dira Iñigo Urkullurekin. Batzordearen nahia da apaiz eta Arrasateko mugimendu kooperatibistaren bultzatzaile izandakoa aurten kanonizatzea, haren jaiotzaren mendeurrena ospatzen da-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak