Zapatuko Bilboko manifestazioarako deia egin dute eragile sozialek

Jon Berezibar 2015ko mar. 11a, 11:03

Ehun erakundetik gora batu dira Euskal Herrian eskubide sozialen gutxieneko zoru sozial komuna adostu eta hori bermatuko duen markoa aldarrikatzeko. Karta hori aurkeztu eta zapatuan Bilbon eta Iruñean egingo diren manifestazioetarako deia egiteko agerraldia egin zuten atzo iluntzean bertako eragileek. Aldaketa soziala orain, tenemos alternativas lelopean, zapatuan Bilbon Jesusen Bihotzetik abiatuko da manifestazioa, 17:00etan. Autobusak ere antolatu dituzte.

ELA sindikatuak autobusak antolatu ditu Oñati (15:30), Arrasate (15:50) eta Bergaratik (16:00) eta karta izenpetu duten beste erakundeek Arrasate (15:30 Garibain eta 15:45 Elorregin –Irati eta Jai Zale tabernetan eman daiteke izena–) eta Bergaratik (16:00) ere izango dute autobusa.

Hain zuzen, Arrasateko guneari dagokionez, ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek eta, eragile bezala, Duintasuna Pentsiodunen Plataformak, AGAKOk, Elkarhezitzenek, Mundu Solidarioa Helburu GKEa, Ordainduk, Ernaik, Askapenak eta herritar ugarik babestu dute karta. 

"Langabezia, prekarietatea, pobrezia eta desberdintasun sozialak larriagotzen ari diren politikak aldatzea soilik mobilizazioaz lortuko" dela adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak