Ezohiko zerga ordaindu duten kooperatibistek erreklamazioa egin dezaketela gogorarazten du Ordainduk

Leire Kortabarria 2015ko mar. 9a, 16:10

PFEZen, aparteko zerga kobratu diete enpresan baja eskatu duten kooperatibistei, kapital bat berreskuratzen zutelako. Fagor Etxetresnetako bazkide zirenei ere kobratu diete, eta Ordainduk esan du talde-erreklamazioa aurkeztuko duela, eta gertu dagoela erreklamazioa bere kasa aurkeztu nahi dutenei laguntzeko.

Ordainduk azaltzen duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak lehenengo, eta Bizkaikoak eta Arabakoak gero, PFEZeko ezohiko zerga ipini diete baja eskatu duten kooperatibistei; izan ere, teorian, kapital bat berreskuratu egin dute eta, beraz, zergak ordaindu behar dituzte kapital horrengatik. 2008 eta 2012 artean baja hartu zutenek izan dute zerga hori.

Ordainduk dio zerga hori ordaindu duten Fagor Etxetresnetako bazkideek diru (zergarena) hori berehala bueltan jasotzeko eskubidea dutela, Gipuzkoako 14/2014 foru araua jarraituz. Izan ere, Ordainduk hau dio: "Fagor Etxetresnen porrot eta lehiaketa egoerarengatik, kapitalaren berreskuratze hori ezin izan da gertatu (oraindik ezin izan dugu gure dirua erreskatatu)".
 
Erreklamazioa bakarka edo taldeka aurkez daitezke. Ordainduk talde gisa aurkeztuko du, eta datozen egunotan datuak batuko dituzte.
 
Ordainduko bazkide ez direnak gonbidatzen dituzte erreklamazioa egitera, "bakarka edo nahi duten moduan", eta denei laguntzeko gertu azaldu da taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak