Arrasateko saihesbidea itxita dago Eroskiko biribilgunetik Mugarriko biribilguneraino

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko martxoaren 8a

18:00etan lurjausi bat egon da, eta Herrizaingo sailak ixtea erabaki dute tarteka oraindik ere harriak jausten direlako.

Zirkulazioa itxita dago bi noranzkoetan eta Ertzaintza ibilgailu guztiak Arrasate herri barrura bideratzen ari da bai Eroskiko biribilgunean bai Mugarriko biribilgunean.

Herrizaingo saileko prentsa bulegotik jakitera eman dutenez lurjausi bat gertatu da Arrasateko saihesbidean 18:00ak aldera, eta oraindik ere harriak jausten ari dira, tarteka. Hala, segurtasun arazoak saihesteko errepidea guztiz ixtea erabaki dute.

20:30ean hasi dira zirkulazioa herri barrura bideratzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak