Dantzaz konpainian oso gustura daude dantza garaikidearekiko Debagoienean sortutako giroarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko martxoaren 8a

Ehun bat lagun elkartu ziren, zapatuan, 'Itzalak-Txoriak' dantza emanaldia ikustera.

Arriagaren eta Laboaren doinuekin egindako dantza garaikide ikuskizuna da Itzalak-Txoriak. Hala, Dantzaz konpainiako hamabi dantzariek garai barrokoan murgildu zituzten ikusleak emanaldiko lehen zatian, eta Laboaren unibertso zabalean bigarren zatian.

Dantzaz konpainiako Fernando Saenz de Ugarteren hitzetan oso gustura daude Arrasaten dantza garaikidearekiko sortutako giroarekin. "Badira bi urte elkarlanean dihardugula. Komunitatearekin lan egitea gustatzen zaigu, jendea dantza garaikidera gerturatzen joatea eta Arrasaten oso bide onetik goaz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak