Giro paregabea dute Musakolako jai batzordeak antolaturiko sagardotegi irteeran

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko martxoaren 7a

Musakolatik irtendako taldea, gaur goizean, Donostian.

170 lagun elkartu dira; Donostian egin dute goiz pasa eta Urnietako sagardotegi batean dira orain bazkaria egiten.

Hiru egunetan amaitu ziren salgai ipinitako txartel guztiak, eta gaur goizean adin guztietako 170 lagun elkartu dira lagun arteko egun pasa ederra egiteko.

Hiru autobusetan banatuta Donostia izan dute lehenengo geralekua. Hiriburuan pare bat ordu izan dituzte nork bere gustukoak egiteko: paseoan, poteoan, erosketak... Taldeak Urnietara egin du ondoren bertako Oianume sagardotegian baizuten erreserbatuta bazkaltzeko lekua. Laster etorri dira lehenengo 'Txost!' deiadarrak.

Bertan egingo dute arratsalde pasa. "Sagardotegiak diskoteka eta guzti dauka", jakinarazi digu taldeko kide batek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak