Korrika 19

'Bertso korrika' egingo dute Jai Zalen datorren egubakoitzean

Maialen Torres 2015eko martxoaren 6a

Korrika girotzeko eta euskara ikasleak bertsolaritzara gerturatzeko sortutako zirkuituak Jai Zale tabernan egingo du hurrengo geldialdia. Hilaren 13an, Ane Zuazubiskar, Martin Berrizbaitia, Xabi Igoa eta Maddi Saratsua arituko dira bertsotan, 19:30ean. Saioko edukiak egokitu egingo dituzte, euskara ikasleek uler ditzaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak