Arrasate Musikaleko Maria Rodriguez, Nerea Remiro, Lorea Gartzia eta Uxue Erostarbe piano-jotzaileek domina bana ekarri dute etxera Andoaingo Piano Jaialditik. Euskal Herri osoko 700 piano-jotzaile inguru izan ziren han emanaldia eskaintzen. Arrasatearrek zilarrezko bi domina eta urrezko beste bi lortu dituzte, baita diplomak ere. Esperientzia "oso polita" bizi izan dutela diote, datorren urtean ere "errepikatzeko modukoa". Eurekin batera Rakel Hernandez eta Isabella Blezien irakasleak ere izan ziren.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.