Joan den jardunaldian Lazkaori 1-5 irabazita, sailkapeneko laugarren postuan da Mondra. Azken bost partiduetako joerari jarraituz gero, beraz, eta Urolak irabazten ez badu, aukera izango dute arrasatearrek hirugarren postura heltzeko. Urtarrila ezkero garaipenik lortu ez duen Soraluze hartuko dute etxean oraingoan. Zapatuan izango dute aukera etxekoek garaipen segidari seigarrena gehitzeko, Mojategin, 16:30ean. Zalantzarik gabe, ikuskizun ederra izango dute zaleek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.