Txapelketaren lehen fasea joan den jardunaldian amaituta, Zaldibarko areto futbol jokalariek 2015eko Kopa izango dute jokoan asteburu honetan eta hurrengoan. Bihar ekingo diote lehiari final-zortzirenekin, eta domekan, berriz, final-laurdenak izango dira. Antolatzaileek adierazi dute berdinketarik balego, luzapenik gabe, bost penalti jaurtiz erabakiko direla partiduak. Txapelketaren bigarren faserako multzoak eta informazio gehiago, Zaldibarkofutbitotxapelketa.com webgunean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.