Osasun arloan hizkuntza eskubideak errespeta daitezela eskatu eta osasun arreta euskaraz lortu ahal izateko, kexa-poteoa antolatu dute datorren egubakoitzerako, hilak 13, Jai Zale tabernan. Arrasaten guk euskaraz, ospitalean zergatik ez? eta Euskaraz sendatu nahi dut lelopean, Aitor Montes medikua egongo da bertan, besteak beste. Arrasateko Euskal Herrian Euskaraz taldeak kudeatzen duen tabernan elkartuko dira, 14:00etatik 19:30era: "Norberak gura duenean etor dadila", diote.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.