Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Maria Ubarretxena (EAJ): "Bilduk ez gaitzala bere kudeaketa txarraren erantzule bihurtu"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mar. 6a, 11:12

Arrasateko EAJk prentsa oharra atera du Arrasate pasealekuaren harira Udal Gobernuak kaleratutako adierazpenei erantzuteko. Besteak beste, herritarrengan sortu den kezka eta haserrea "Bilduren kudeaketa kaskarraren" ondorio direla esan du, besteak beste, EAJko alkategai Maria Ubarretxenak. 

Jarraian, prentsa oharra osorik: 

"Arrasate pasealekua ixteak eragin dituen eragozpenen aurrean, prentsa ohar baten bidez bere jarrera azaldu zuen herenegun Arrasateko EAJk, udal gobernuaren erabakiak inprobisazioan eta planifikazio ezean oinarriturik zeudela salatuz. Bilduren udal gobernuaren erabakiak herritarrengan eragin duen haserrea eta egonezinaren harira, Bilduk EAJ egin nahi izan du erantzule, haserrea handitzeko hauspoa emanez eta erdi egiak esanez dabiltzala adieraziz komunikabideetara bidalitako idatzi baten.

Honen aurrean, argi utzi nahi dugu herritarrengan sortu den kezka eta haserrea Bilduren kudeaketa kaskarraren ondorio zuzena direla eta argi esan nahi diogu Bilduri ez gaitzala bere kudeaketa txarraren erantzule bihurtu. Denok genekien zer gertatuko zen baina, hala ere, Bilduk ez zituen aintzat hartu bide zati horren itxierak eragindako eragozpenak murrizteko egin genituen proposamenak. Udal gobernuak bere gain har ditzala bere erabakiek eragindako kritikak, eta bide batez, jarreraz aldatu eta beste alderdi eta eragileok egindako ekarpenak aintzat har ditzala". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak