Amaia antzokian erakutsiko dute, bihar zapatua, 19:30ean. Sarrerak 10 eurotan eskura daitezke leihatilan eta arrasate.eus atarian ere bai. Gaur, egubakoitza, ikasleentzako saio itxia egingo dute.
Bi pieza, bi koreografo
Arriagaren musikarekin hasi eta Niña Coyote eta Chico Tornado bikotearen rock doinuekin jarraituz, Paolo Mohovich italiarraren koreografiekin, Gorteetako giroa irudikatuko dute hamabi dantzarik. "Apaindura barrokoak egingo dituen ile apaintzailea izango dute taularen gainean lagun. Arrasateko emanaldirako prestatu dugun berrikuntza da hori".
Josu Mujika elgoibartarrarenak dira, berriz, Txoriak lanaren koreografiak: "Helburua ez da Laboari omenaldia egitea, pertsona moduan nor zen plasmatzea baizik. Musikariaz gainera medikua zela erakutsiko dugu Iñaki Salvadorrek moldatutako kantuak dantzatuz