Bere bezero nagusiekin elkartu da Fagor CNA Bilbon

Leire Kortabarria 2015ko mar. 5a, 16:07
Fagor CNAren konbentzioaren une bat.

Reinventar 2015 izeneko kanpainaren barruan, Fagor CNA Groupek Espainiako banatzaile nagusiak –bere bezeroak, hain zuzen– elkartu ditu Bilbon. Gaur, eguena, hasi da konbentzio hori.

Konbentzio honetan, Espainiako 100 bezerorik onenek Fagorren negozio lerro guztiak ezagutzeko aukera izango dute: Konfort, Linea Zuria eta etxetresna elektriko txikiak. Garagartzako lantegia bisitatzeko aukera ere izango dute. Gaur egun bertan labeak eta egoste plakak ekoizten dira baina maiatzean garbigailuen ekoizpena hasiko dute hantxe.

Konbentzioan parte hartzen dabiltzan banatzaileek datorren hilean aurkeztuko den bilduma berriko produktuen ezaugarri berritzaileen inguruko informazioa jasoko dute lehen eskutik.

Fagor CNA Group konpainiak beste bisita garrantzitsu bat ere antolatu du konbentzioaren baitan; Fagor CNA Groupen bezero nagusiak Gasteizera eramango dituzte Fagorren stock biltegia ikustera, banaketa beharrei berehalako erantzuna emateko gaitasuna duela erakutsiz eta bertan sektoreko Hego Euskal Herriko eta Espainiako logistika plataformarik aurreratuena ikusi ahal izango dute, Europatik garrantzitsuenetakoa.

Banatzaile guztiekin akordioak sinatu ditu Fagor CNA Groupek, produktuak Espainia eta Portugaleko saltoki nagusienetan banatu daitezen.

Fagor Berriaren hasiera ona

Jorge Parladek, CNA Groupeko Administrazio Kontseiluko lehendakariak, balorazio positiboa egin du Fagor Berriaren hasieraren inguruan. Honakoa esan du: "Oso ezagunak diren orotariko bi marka aurkezten ditugu, produktu sorta zabalarekin, bereizgarria den berezko teknologiarekin kategoria gehienetan, banaketan errentagarritasuna eta merkatuko onena bezala onartzen den zerbitzu teknikoarekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak