Dio Velez de Mendizabalek orain dela bi mendeko erdialde inguruan, Arrasateko jauntxoek ohitura zutela arratsaldeetan Bergarara paseatzera joateko, Artzubi zubi ingurura, bi udalerrien arteko jurisdikzioa erdibitzen zuen zubira. Eta ez zirela bueltatzen zubi hartan, baina Bergarako lurretan, txiza egin barik.
Plazaren erdian kaka baietz
Behin, Jose Sola Loizagak apustu egin zuen kaka egingo zuela Bergarako plazaren erdialdean San Juan goizean. Goiz jaiki eta apustua irabazi zuen, baina Bergaratik irten aurretik, bertako alkateak egin zuenaren berri izan, eta kartzelan sartu zuen Arrasateko jauntxoa.
Probintzia osora zabaldu zen gertakaria; izan ere, Sola oso ezaguna zen diputatu forala izatearren, hain justu, bere izaera diplomatikoa eta berba egiteko modua oso gustukoak zirelako.
Kontakizun osoa Hots Begi Danbolinak blogean irakur daiteke.