Hauteskundeetan zerrenda bateratuak aurkeztearen Artur Mas politikariaren proposamena ere berbeta gai izan du Anna Gabriel Sabatek, eta adierazi du baita ere CUPen jarrera zein den horren aurrean. Munizipalismoari buruz ere jardun da, besteak beste.
Brigadak
Askapenak urtero antolatzen dituen brigaden aurkezpena ere egin dute. Argentina, Uruguay, Venezuela, Bolibia, Palestina eta Saharar lurralde okupatuez gain, iaz, Gaztela, Aragoi eta Herrialde Katalanetara brigadak antolatu zituzten lehenengoz. Uda honetarako, sare internazionalista hori zabaltzeko bidean, esperientzia berriak ezagutzeko lanean ari dira eta brigada helmuga berriak antolatzen ere ari dira.
Izena emateko epea, martxoaren 31ra arte izango da eta helbide honetara bidali beharko dira eskaerak: brigadak@askapena.org.