Bi hilabete entseatzen ibili ostean, Arrasate Musikaleko bandak urteroko kontzertua eskaini du Amaia Antzokian. 45 minutu inguru iraun ditu, eta, besteak beste, Penella artistaren El gato montes edota Jhon Williamsen Highlights from hook entzun ahal izan dira. Michael Jacksonen abesti ezagunez osatutako abesti sorta batekin eman diote amaiera Mikel Markiegik zuzendutako emanaldiari.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.