Merkemerkauaren hamahirugarren edizioa da aurtengoa, eta nahiz eta eguraldiak askorik ez lagundu, herritar ugari dabiltza prezio murriztuetako produktu gustukoen bila.
Saltoki aurrera atera dituzte euren eskaintzak komertzio gehienek, karpa-guneak ere jarri dituzte komertzioen aurrealdetan. Bestetik, saltoki aurrean horretarako aukerarik ez dutenak edota erdigunetik urrun daudenak, Biteri plazan edo Olarte kalean jarri dituzte euren produktuak. Bertan dauden dendariek diote herritarrek modu horretara, erosoago egin ahal dituztela erosketak.