Udaberri Torneoko 1. fasean izango dira Arrasateko gimnastak domekan

Leire Kortabarria 2015eko otsailaren 27a

Arrasate Dragoi Gimnasia taldeko kide batzuk, entrenamendu saioan.

Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeak parte hartuko du Udaberri Torneoko 1. fasean.

Etzi, domeka, jokatuko da, Oiartzungo kiroldegian. Saioa 10:00etan hasiko da eta alebin, infantil eta kadeteak taldean lehiatuko dira. Arrasateko taldetik, hauek hartuko dute parte: Alebin taldeka (pilotarekin eta esku libreak): 28 gimnasta; Infantil taldeka (uztaiarekin): 18 gimnasta; eta azkenik, Kadete mailan (sokarekin): zortzi gimnasta ibiliko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak