Hain zuzen, hilaren 2an, astelehena, Laura Martinezen eta Aitor Iguiñitzen eskutik, Pedalka bizi: 8 urtetan munduan zehar bi gurpilen gainean delako ikus-entzunezkoa izango da. Kulturateko areto nagusian izango da hori, 19:00etan.
Hilaren 8an, domeka, Eskola Mendizaletasuna programaren barruan antolatutako ibilaldi neurtua izango da. Arizmendiarrieta Ibilbidetik abiatuko dira parte-hartzaileak. Ekintza hori zabalik dago Gipuzkoako ikastetxeetako ikasle guztiei, berdin da eskola kirolean parte hartu duten edo ez; baina ibilaldia egin nahi dutenek Besaideri bidali behar dizkiote izenemate datuak, martxoaren 6a baino lehen.
Araia-Galarreta
Irteerak ere antolatu ditu Besaide elkarteak datorren hilerako.
Mendi irteerei dagokienez, hilaren 15ean Arabako lautada integralaren 7. etapa egingo dute: Araia-Galarreta. Izenematea zabalik izango da martxoaren 9an, 10ean eta 11n, 19:30etik 20:30era bitartean.
Eski alpinoa egitera joango dira martxoaren 15ean (egun bateko irteera) eta hilaren 21ean eta 22an, bi kasuetan Formigalera. Izenemateak astelehen, martitzen eta eguaztenetan egin daitezke, 18:30etik 19:30era bitartean.
Eskiarekin jarraituz, elur mota guztiak jaisteko tekniken ikastaroa izango da martxoaren 7an eta 8an; eta 26. Eski Zeharkaldia, martxoaren 14an eta 15ean. Bi ekintza horietarako izenematea zabalik dago Interneteko www.gmf-fgm.org webgunean.