Oihulari Klowneko Dorleta Kortazarrek ipuin kontaketa saioa eskainiko du datorren eguaztenean. Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da, eta, 18:00etan hasita, ordubete inguru iraungo du kontaketak. 5 urtetik gorako umeek, beraz, aukera aparta izango dute irudimena dantzan jarri eta literaturaz gozatzeko. Gainera, bertaratu nahi dutenek ez dute sarrerarik ordaindu beharko, ez umeek, ezta gurasoek ere.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.