"Amatxok inoiz edo behin esan izan dit ez zarela bueltatuko, Betirako bidaia hasi zenuelako. Baina nik ez diot sinesten. Zer du, ba, azken bidaia honek, espezialetik?", dio gutunak. Guztira, mundu osotik iritsitako 134 lanek hartu dute parte, eta, besteak beste, Argentinako, Kubako eta Uruguaiko lehiakideak izan dira aurten.