Josu Pereda gaur, 'Igo Autobusera!' saioan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko ots. 27a, 09:29

Egin beharreko konponketak bukatuta, ohiko jardunera itzuli da Arrasate Irratia; hori horrela FMko 107.7ko autobusa berriz ere uhinetan barrena bidaiatzeko prest dago. Ohi moduan, goizeko 10:00etako geltokian, eguneko albisteak, agenda hitzorduak eta Joxe Landaren eguraldiaren iragarpena eskainiko dituzte, besteak beste. 11:00etan, berriz, elkarrizketaren geltokian, bada, Josu Pereda, Arrasateko Ingurumen zinegotzia izango da gaurko gonbidatua; Udalak Meatzerreka auzorako dituen asmoen gainean jardungo dute Peredarekin. 

Goizeko saioak entzuteko aukerarik izan ezean, arratsaldetan ere badago aukera: 14:00etan, 17:00etan eta 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak