Antzerki ikastaroa antolatu du AEDk, Olatz Pagaldairekin

Jon Berezibar 2015ko ots. 26a, 12:35

Olatz Pagaldai antzezlearen eskutik, bi orduko 10 saioko antzerki ikastaroa antolatu du udaberrirako AED elkarteak. Martxoaren 27ra arte eman daiteke izena eta prezioa 45 euro da bazkideentzat (50 euro gainerakoek).

Apirilaren 13an hasi eta ekainaren 15era arte, bi orduko 10 saiotan, Olatz Pagaldai eskoriatzarrak gidatuko du ikastaroa. Getxoko Antzerki Eskolan lizentziaduna da Pagaldai eta 12 urte daroa antzerkigintzan. Hain justu, AEDk ekoiztu zuen Erdaldun berrien kluba antzezlaneko protagonista izan zen Pagaldai. 

2010etik antolatzen duten lehen antzerki ikastaroa izango da udaberrian egingo dutena. Orduan, emaitza bezala, Leiduteko irrikaz izeneko kale-antzerkia prestatu zuten (irudikoa).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak