
Oiartzungo kiroldegian izango da Udaberri Torneoko lehen fasea. Goizeko saioa hamarretan hasiko da, eta alebin, infantil eta kadeteak lehiatuko dira. Arrasateko Dragoi Gimnasia Taldeko ordezkaritza ere izango da bertan: alebin mailan, 28 gimnastek egingo dute erakustaldia, taldean, pilota eta esku libre modalitateetan; infantilak ere taldean ariko dira, hamazortzi gimnasta guztira, uztaiarekin; eta kadete mailan, zortzi, sokarekin.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.