Arrasateko alkategai jeltzalea den Maria Ubarretxenak gaur goizean egin duen agerraldian azaldu duenez, asteak daramatzate hainbat alorretan lan egiten duten eragileekin biltzen. Bide horretan ere jarraituko dutela gaineratu arren, esan du orain auzoen eta herritarren beharren diagnosia egin eta Arrasateren etorkizuneko proiektua aberastu gura dutela arrasatearren iritziekin. Horiek jasotzeko, esku-orriak banatuko dituzte aste honetan. Berauetan hainbat galdera egingo zaizkie herritarrei, besteak beste aparkalekuen arazoaren, hondakinen bilketa sistemaren edo enpleguaren inguruan.
Etxez etxe banatuko duten esku-orrian, gutun-azal bat ere gehitu dute, herritarrek proposamenak era anonimoan eta doakoan egin ahal izateko. Posta elektronikoz ere egin ahalko dira ekarpenak, arrasateaj@gipuzko.com helbidera idatzita. Ubarretxenak hitz eman du, gainera, proposamen guztiak aztertuko dituela.