Arrasatek 1869ko Konstituzioari: EZ

Ubane Madera 2015ko ots. 25a, 09:05

Arrasateko Udaletxea, 1845ean. Argazkia: Mendia bilduma

"1869koa da espainiar historiako lehen Konstituzio demokratikoa, nahiz eta iritzia erlatiboa izan daitekeen alde guztietatik". (…) Kontuak kontu, Arrasaten ez zuten onartu Konstituzio hori, udal korporazioak ezezko botoa eman zuelako eta hainbat herritar adierazgarrik baldintzapekoa eman zutelako. Halaxe kontatzen du Josemari Velez de Mendizabal historiagileak bere blogean.

Hain justu, baiezko botoa eman arren, baldintzapeko egin zuten Arrasateko hainbat herritarrek; "euskal foruak eta Euskal Herriko ohitura eta azturak" errespetatzea izan zen haiek ezarritako baldintza. Eta esandako moduan, emaitza izan zen Arrasatek ezetz esan ziola 1869ko Konstituzioari.

Horrek, besteak beste, Gipuzkoako Diputazioaren eta Arrasateko Udalaren artean desadostasunak eragin zituen. "Diputazioaren erabaki administratibo bat zela-eta, Udalak dimisioa azaldu zuen irailaren 4an baina Diputazioak ez zion onartu", Eta dimisioa ez onartzearen arrazoia izan zen, hain justu, Konstituzioari zin egin ez izana, kontatzen du Velez de Mendizabalek Hots Begi Danbolinak blogean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak