Saltoki aurrera aterako dute euren eskaintza gehienek (Olarte, Otalora Lizentziaduna, Garibai Etorbidea, Biteri Etorbidea, Erdiko Kale... kaleetan) edo karpa-guneak osatuko dituzte, eta saltoki aurrean horretarako aukerarik ez dutenak edota erdigunetik urrun daudenak Biteri plazan edo Olarte kalean kokatuko dira.
Azokan, arrasatearrek nahiz bisitari-turistek deskontu handiez gozatu ahal izango dute, emakume, gizon eta haur modan, lentzerian, mertzerian, osagarrietan, oinetakoetan, etxeko dekorazioan...
Eguneko programazioa honakoa da:
10:00 Azokaren irekiera.
11:00-13:00 Beriba Samba Eskolakoen batukada.
17:00-19:00 Buruhandiak, eta Erraldoi eta Kilikien konpartsa.
20:00 Azokaren itxiera.
Arrasateko kaleak girotzeko kale animazioaz gain, kaleetan zehar eta karpetan musika jarrita egongo da egun osoan zehar.
Parte-hartzaileen zerrenda
Artz, BC, Beinke, Elkoro Bisuteria, Garraxi, Gili-Gili, Haurtxoa, Itxaso, Josle, Kapikua, Kili-Kolo, Koro Zabaleta, Korrikan trail, LE&PA, Lizarralde kirolak, Loramendi (Garibai), Loramendi (Maiatzaren Bata Plaza), Lore, Luko, Mabel, Markiegi, Merche, Oskarbi, Ouka, PCNet-Ekobai, Pissa, Portaloi Optika, Resusta Karrikiri, Sikol, Tamayo, Troko, Ttikitto, Txuntxurunberde, Txuri-Beltz, UME eta Zubia oinetakoak.