Kometak lagunduta, txalaparta, gitarra eta banjo doinuekin esan diote agur Jul Bolinagari familia eta lagunek. Ostean The Potes taldeak emanaldi labur bat eskaini du, tartean Gogor nago eta La sombra del banjo kantuekin, biak Bolinagaren omenez idatzitakoak. Sorpresa gitarristaren familiakoek eman dute, The Potesen emanaldiaren aurretik, Gogor nago kantua abestu dutenean. Bestalde, ekainaren 27an Monterronen ospatuko den omenaldi kontzertuen ere lanean dihardute dagoeneko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.