Angerrek 'sute perfektua' egin zuen atzo gaztetxean

Mirari Altube Arrese 2015ko ots. 22a, 15:11

Arkaitz Biain kantuan gaztetxeko oholtzan.

Seigarren diskoa aurkeztu zuen atzo Angerrek, Arrasateko gaztetxean. Etxean jotzeak dakarren tentsioa zaleen berotasunarekin urtu zuten eta Sute perfektua diskoak harrera bikaina izan zuen. Libe taldeko gasteiztarrek egin zioten lagun oholtza gainean.

Giro polita sortu zen gaztetxean atzo gauen. Lehenengo Libek girotu zituen bazterrak eta ondoren etorri ziren etxekoak, Angerrekoak. Sute perfektua aurkeztu gura zieten arrasatearri, etxeko zaleei, eta oso gustura jardun zuten oholtza gainean: "Oso gustura egon ziren. Etxean jotzeak bi alderdi ditu: bata, zaleen berotasuna eta bestea tentsio puntua. Baina oraingoan berotasuna izan zen nagusi", jakinarazi du Haritz Zubiatek, Angerren inguruan ibiltzen den kideak.

Diskoa Durangoko Azokan aurkeztu zuten, hortaz, zale askok ondo ezagutzen zituzten abesti berriak: "Abesti apur bat ezberdinak dira, baina iritzi onak jaso ditugu han eta hemen eta zaleek ere oso ondo hartu dituzte", dio Zubiatek. Abesti berriak azken hiru diskoetako beste batzuekin tartekatu zituzten.

Datorren astean Eibarren

Behin etxean aurkeztuta, orain hara eta hona ibiliko dira: "Urtebetean behintzat kontzertuetan ibili gurako genuke, jotzeko gogoz daude-eta. Kontzertu batzuk dagoeneko zehaztuta ditugu eta beste batzuk lotzen gabiltza", adierazi du Zubiatek. Datorren astean, otsailaren 27an, hain zuzen ere Eibarren joko dute Beleko tabernan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak