Landatu dute haritza Arbolapetan

Mirari Altube Arrese 2015ko ots. 21a, 14:16

Arbolapetan zegoen zuloa beteta dago berriro. Gaur, zapatua, eguerdian landatu dute haritza. Garabiak lagun eginda jarri dute tente zuloan, eta gero, harriekin estali. Euria zen goian behean ordu horretan, baina jende asko pilatu da inguruan.

Aurreko egunetan gertatu dute zuloa eta horrek lanak asko erraztu ditu. Garabiak sartu du bere lekuan haritza, eta ondoren zuzen jartzen ahalegindu dira langileak; lanak eman dizkie horrek. Harriekin estali dute bukatzeko.

Arrasatearrek ez dute hutsik egin eta "momentu historikoa" bizi gura izan dute askok. Argazkiak atera dizkiote eta bideoan grabatu ere bai. Batzuk hunkitu ere egin dira.

Erlazionatuak

Arbolapetako zuloa beteta dago

Mirari Altube Arrese 2015 ots 21 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak