Josu Zubia: "Erlaxatzen bagara, domekakoa tranpa bihur liteke"

Maialen Torres 2015ko ots. 20a, 16:25

Azken hiru partiduak irabazita, "indartsu" dabil Mondra eta hala baieztatu du Josu Zubia entrenatzaileak ere, taldea lanean "ondo" dabilela esanda. Ilintxaren aurkako partidua 0-1 irabazi ostean, sailkapenaren bosgarren postuan da talde arrasatearra, 33 punturekin, eta aurretik duen Amaikak Bat taldetik puntu bakarrera.

Lagun Onak izango dute aurkari datorren jardunaldian,  eta, azpeitiarrak jaitsiera postuetan dauden arren, domekako partidua ez dela erraza izango onartu du Zubiak. "Denboraldia aurrera doa, eta, talde gaztea izan arren, ez dira jaitsiera arriskuan egoteko bezain txarrak; beraz, gogor estutuko gaituzte", esan du.

Hortaz, sailkapena alde batera utzi, eta askorik erlaxatu gabe irten beharko dute arrasatearrek zelaira; bestela, partidua "tranpa" bihur litekeela azaldu du Zubiak. Gaineratu du aurrean jarraitzeko irabazi egin behar dutela, eta badituztela horretarako aukerak. "Partidu guztiak desberdinak dira, baina azkenaldian etxean indartsu gabiltza, eta motibatuta ikusten dut taldea", dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak