Igor Isasi: "Bide honi jarraituta, aukera dugu liga irabazteko"

Maialen Torres 2015ko ots. 20a, 14:33

Gainontzekoek baino partidu bat gutxiago jokatu duten arren, zazpi puntuko aldeaz lider izaten jarraitzen dute Arrasate Errugbi Taldekoek. Liga amaitzeko zazpi partiduren faltan, gainera, taldea "oso motibatuta" ikusten du Igor Isasi entrenatzaileak. "Jokalariek barneratuta daukate liga amaitzeko gutxi falta dela eta bide honi jarraituta badugula irabazteko aukera", esan du.

Dena den, ezer ez dago erabakita eta Isasik argi dauka partiduz partidu egin behar dutela aurrera, etxetik kanporako irteeretan taldeak "sufritu" egiten du-eta.

Gernikan izango dute hurrengo partidua, domekan, 13:00etan. Norgehiagoka "zaila" aurreikusten du Isasik. "Belar artifizialean entrenatu eta jokatzera ohituta gaude, eta euren zelaia erabat lokaztuta egongo da", azaldu du. Jokoaren erritmoa, beraz, geldoagoa izango da, eta erresistentzia izango dute arrasatearrek erronka nagusia.

Hori jakinda, entrenamendu berezia egin dute Eibarren, belar naturalean, eta Isasi baikor agertu da. "Badakigu talde ona daukagula. Horregatik, saiatuko gara taldean jokatzen eta euren jokoan ez jausten, ea horrela lau puntuak lortzen ditugun", esan du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak